Pedro Ispizua
Pedro Ispizua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 1895eko apirilaren 29a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1976ko urtarrilaren 10a (80 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Pedro Ispizua Susunaga (Bermeo, Bizkaia, 1895eko apirilaren 29a - Bilbo, Bizkaia, 1976ko urtarrilaren 10a) Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa izan zen.[1][2]
-
Ollerietako eskola
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bermeon jaio zen 1895ean, Estanislao Ispizua ebanistaren eta Petra Susunagaren semea zen.[2]
Bermeon bertan, familiaren ebanisteria Estanislao lspizuaren zuzendaritzapean zegoen eta txiki txikitatik, Pedro Ispizuak bertan lan egiten zuen, aitaren oinordekoa izateko asmoz. Inolako zalantzarik gabe, haurtzarotik marrazten erakutsitako trebetasuna izan zen bere ezaugarririk nagusiena.[2]
Marrazkirako zeukan iaiotasun aparta hori denen ahotan zegoen eskolan eta uda Bermeon ematen zuen Bilboko Arte eta Lanbide Eskolako irakasle baten arreta ere erakarri zuen.[2]
Hamabi urte zituela, Pedro Ispizua Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan hasi zen ikasten. Han, José Maria Basterra arkitektoaren lantokian sei hilabeteko praktikan egiteko aukera izan zuen. Urte haietan, Basterra Bilboko eklektizismoko arkitekto nabarmenetakoa zen.[2]
Pablo Herault frantsesa, Basterraren hiru delineatzaileetako bat zen eta harri eta zur geratu zen gaztearen trebezia plastikoa ikusi zuenean. Hori dela eta arkitektura ikasteko esan zion.[2]
1912an Bartzelonara joan zen, Arkitektura Eskolan sartzeko beharrezko prestakuntza egiteko asmoz. I914-1915 ikasturtean egin zuen lehenengo matrikula ofiziala.[2]
Bere maisurik handiena Lluis Doménech i Montaner izan zen. Hau izan zen Ispizuarentzat irakasle miretsiena eta maitatuena.[2]
Hirugarren ikasturtean Ispizuak praktikak egin zituen Familia Santuaren tenpluko obretan, Gaudí zaharraren zuzendaritzapean.[2]
Doménechek Ispizua gazteari eskainitako onespena ez zen anekdotikoa izan. Hain zuzen ene, Kataluniako arkitekto berak lzpizuaren balioa azpimarratu zuen, sasoi hartan Bilboko Udaleko arkitektoa zen Ricardo Bastidak garatutako talentu-bilaketari erantzuteko asmoz. Bartzelonara bigarren aldiz joan zenean, Bastidak bat-bateko elkarrizketa egin zion Lspizua gazteari, eta horren ostean Bilboko Udaleko arkitekto izateko proposatu zion. 1920ko udan bertan, titulua lortu baino lehentxeago, Ispizua Arkitektura Saileko arkitektu-burua izendatu zuten 1920ko ekainaren 2lean bere kargua harturik.[2]
Bilbo hirian, 1920-1939 bitartean, Pedro Ispizua Susunaga arkitektoak onduriko produkzioaren alderdi nabarmenenak jasotzen ditu komunikazio honek. Garai horretan, hain zuzen ere, udal arkitektoa izan zen eta haren bizitza profesionalaren aro horri dagozkio proiektu guztiz esanguratsuak: Atxuriko eskolak, Erriberako Azoka, Bilboko Lorategi-Hiria, Areatzako kioskoa, Tigrearen eraikina, Abiazio eta merkataritza eraikina, Bilboko Kirol Elkartea (Deportivo) On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 69-71. zenbakietako etxebizitzak, Deustuko San Felizisimo eliza edo Luis Briñas Ikastetxea.
Bermeo bere jaioterriko batzokiaren eraikina bere lan garrantzitsuenen artean sailkatua dago. Bere eraikuntza lan hori polemika eta liskarrez betea egon zen, 1933ko urtarrilean Amilibia errepublikarrak agintaritzak eraikitze lanak geldiarazi zituelako. Agirre, Horn, Egileor, Leizaola, Basterretxea eta Robles Arangiz legebiltzarkide jeltzaleek garaiko Herri Lanetako ministroa zen Indalecio Prieto sozialistaren aurrean bitartekari lanak egin eta debekua altxatzea lortu zuten, jada ordurako Amilibia errepublikarra auto istripu batean zendu zelarik.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abiazio eta merkataritza eraikina (Abando, Bilbo)
- Areatzako kioskoa (Bilbo)
- Areiltza Doktorearen zumarkalearen 10. zenbakiko eraikina (Indautxu, Bilbo)
- Atxuriko eskolak (Atxuri, Bilbo)
- Erriberako Azoka (Zazpikaleak, Bilbo)
- Bilboko Lorategi-Hiria (Bilbo)
- Luis Briñas Ikastetxea (Bilbo)
- On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 69-71. zenbakietako etxebizitzak (Indautxu, Bilbo)
- Ormaza kontserba fabrika (Bermeo)
- Tigrearen eraikina (Deustu, Bilbo)
- San Felizisimo eliza (Deustu, Bilbo)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Ispizua |